DimaGolfek Pitch&Putt zelaia inauguratu du

Anboto 2010ko eka. 24a, 18:28

DimaGolfek Pitch&Putt zelaia ofizialki inauguratu du. Ekitaldian egon ziren, besteak beste, Dimako alkate Jose Ramon Garai eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Saileko ordezkari Ana Lekue.

DimaGolfek Pitch&Putt zelaia ofizialki inauguratu du.Ekitaldian egon ziren, besteak beste, Dimako alkate Jose Ramon Garai eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Saileko ordezkari Ana Lekue. Guztira, 50 bat lagun batu ziren irekiera ekitaldian. Jose Ramon Garai izan zen 12:30ean xingola ebaki eta zelaia ofizialki inauguratu zuena. Ondoren, berba batzuk eskaini zituzten Dimako alkateak berak eta DimaGolfeko arduraduna den Josu Zabalak. Segidan, jende guztiarentzako golf modalitate horren erakustaldia eskaini zuten. Hain zuzen ere, DimaGolfeko monitore batek eta bertan zeuden irlandar bik lehenengo hiru zuloak osatu zituzten, bertaratu ziren guztiei Pitch&Putteko zehaztasunak emanez. Erakustaldia amaitu ondoren, Lapurriketa sagardotegian batu ziren eta jan-edana egon zen inaugurazioara joan ziren guztientzako.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!