Musikaren Europako Eguna ospatuko dute gaur

Anboto 2010ko eka. 21a, 09:16

Durangon eta Iurretan musika ekitaldiak antolatu dituzte eguerditik aurrera.

Andra Mariko elizpea da Musikaren Europako Eguna ospatzeko hautatu duten lekua: 17:30ean egin dute Durangon hitzordua. Gaurko musika emanaldiekin emango dute Bartolome Ertzilla musika eskolako ikasturtea amaitutzat, eta erdi mailako ikasketak amaitu dituzten hiru ikasleri agiriak banatuko dizkiete, astelehenean bertan: Nerea Aizpurua txelo-jotzaileak, Igone Amesti abeslariak eta Ana Castilla bibolin-jotzaileak jasoko dituzte agiriak. Bartolome Ertzilla musika eskolako ikasle gazteenak, musika bandak lagunduta, entzungai izango ditugu gainera; umeen eta gazteen banda ere bai.

Ikasleen kalejira Iurretan

Kalez Kale antzerki jaialdiagaz lotu dute Musikaren Europako Eguna, bestalde, Iurretan aurten: Maiztegi Herri Eskolako ikasleek kalejira egingo dute Sugarri fanfarriak lagunduta, eguerdiko 15:00etan. Musikaren Europako Eguna biribiltzeko, Cotton Club Dixie Jazz Band taldearen kalejira antolatu dute, Iurretan zehar, 19:00etan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!