Alemaniarrak Angulon gora ihes egin eta Urduña gainean lau minutu ateratzen zizkion Arndti. Azkenean, Van Vleuten geratu zen bigarren sailkapenean eta Arndt hirugarren.
Alemaniarren arteko lehian, Hauslerrek errebantxa hartu zion Arndti. Iazko aldiko azkenengo etapan ere bi txirrindulari horiek lehiatu zuten maillot horia eta orduko hartan Arndt nagusitu zen. Atzo Hauslerrek odolkiak ordainetan eman zizkion.
Lehenengo ordubetean lasai joan zen tropela. Angulorako igoerako azken kilometroetan, ordea, Arndt taldekide barik zegoela ohartuta, Hauslerrek eraso gogorra jo zuen eta 20 segundoko aldea aldea atera zuen berehala. Aurretik Van Vleuten eta Bosman zituen eta horiek harrapatu zituenean hiruek ondo elkar hartu zuten Urduña mendatea zeharkatu arte. Arndt, Vos, Johansson eta Whitelaw ia lau minutura igaro ziren.
[img]http://www.anboto.org/images/7700/7789/1.jpg[/img]
Beherantz Van Vleutenek gogor jo eta ihes egitea lortu zuen. Azkenean, berak irabazi zuen etapa. Hausler 46 segundora sartu zen, pozik baino pozago, bai baitzekien maillot horia berea zuela. Arndt-en taldea 5.33ra sartu zen.
Beraz, Hausler, Van Vleuten eta Arndt-ek osatu zuten podiuma eta Biran etapa bi irabazi zituen Vos handik kanpora geratu zen.
Txirrindulariek aipatu dutenez, aspaldiko urteetako Emakumeen Birarik gogorrena izan da; baldintza klimatiko gogorrak (euria, haizea), harlauza, bide estuak, mendateak…
Lehenengo etapako kronika
Bigarren etapako kronika
Hirugarren etapako lehenengo sektoreko kronika
Hirugarren etapako bigarren sektoreko kronika
[img]http://www.anboto.org/images/7700/7789/3.jpg[/img]