Vosek bigarren etapa irabazi du eta sailkapenean ez dago aldaketarik

Anboto 2010ko eka. 12a, 19:32

Beste behin faborito guztiak elkarrekin heldu dira azken metroetara. Marianne Vosek erraz irabazi du sprintean.

Beste behin faborito guztiak elkarrekin heldu dira azken metroetara. Marianne Vosek erraz irabazi du sprintean. Iurretatik Murgiara arteko 78 kilometroak inpernua izan dira txirrindulari askorentzako. Tropeleko indartsuenek aurrera egin dute Zumeltzan gora eta gainerako guztiei ikaragarri luzea egin zaie etapa amaierara arteko bidea. Sailkapenean ondo kokatuta zeuden txirrindulari asko (lehen 25en artean) ere ezinean ibili dira. Goizeko kronoigoerak asko erasan du txirrindularien hanketan. [img]http://www.anboto.org/images/7700/7785/1.jpg[/img] Kontuak kontu, aurrekoak elkarrekin heldu dira azken metroetara eta Vosek sprintean ez duela parekorik erakutsi du. Abiatu denean usainik ere ez diote hartu eta bigarren etapa irabazi du Emakumeen Biran. Johansson geratu da bigarren eta Patuzzo hirugarren. Arndt eta Hausler ere talde berean sartu dira. Beraz sailkapenean ez dago aldaketarik; Arndt, Hausler eta Vosek betetzen dituzten podiumeko hiru postuak. Bihar azkenengo etapa Urduñan hasi eta amaitzen den biharko etapan erabakiko da podiumeko koskarik gorenera nor igoko den. Angulo eta Urduñako mendateetan (2. mailakoak) saiatu beharko du Hauslerrek Arndtek sailkapenean ateratzen dizkion 12 segundoak jaten. Iazko antza du aurtengo Birak. Baina iaz egoera alderantzizkoa zen. Hauslerrek zuen maillot horia defendatzeko erantzukizuna eta Arndtek alde ateratzerakoa. Igoera biak elkarrekin egin zituzten, baina jaitsieran Arndtek ihes egitea lortu zuen eta Emakumeen Bira irabazteko behar zituen segundoak atera zizkion Hauslerri. Podiumerako lehia ere ikusgarri izan daiteke. Marianne Vos hirugarrenaren eta Van Vleuten seigarrenaren artean 21 segundoko aldea bakarrik dago. Lehenengo etapako kronika Bigarren etapako kronika Hirugarren etapako lehenengo sektoreko kronika [img]http://www.anboto.org/images/7700/7785/2.jpg[/img] [img]http://www.anboto.org/images/7700/7785/3.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!