"Gogoan dudan Birarik irekiena da"

Anboto 2010ko eka. 12a, 14:28

Inma Rafael Emakumeen Bira korritzen ibili da Debabarrena Kirolgi taldeagaz eta egunero kontatuko digu etapak zer sentzazio utzi dizkion. Barrutik bizi duen batek daki ondoen tropelean zer ari den egosten.

[img]http://www.anboto.org/images/7700/7784/1.jpg[/img] Izena: Inma Rafael Taldea: Debabarrena Kirolgi (laugarren denboraldia) Herria: Bilbokoa da eta Atxondon bizi da

\"Gogoan dudan Birarik irekiena da\"

Inma Rafael Emakumeen Bira korritzen ibili da Debabarrena Kirolgi taldeagaz eta egunero kontatuko digu etapak zer sentzazio utzi dizkion. Barrutik bizi duen batek daki ondoen tropelean zer ari den egosten. Nicole Cookek irabazi du kronoigoera. Indartsu ibili da. Hasierako tramua oso gogorra da eta hor, seguruenik, ez zuen alde handirik aterako, baina azkenengo bi-hiru kilometroetan ez dago hainbeste aldaparik eta uste du hortxe aterako zuela diferentzia. Arndtek 12 segundo atera dizkio Hauslerri. Espero zenuen? Atzo Hausler zein indartsu ibili zen ikusi ondoren ez nuen espero. Honek erakusten du Bira denentzako ari dela gogorra izaten, baita goian dabiltzanentzat ere; beharbada eurentzat gogorragoa da, beti topera ibili behar dutelako. Eguraldi kaskarrak ere eragingo die, seguru. Arndt da orain Emakumeen Bira irabazteko faborito nagusi? Pausu bat eman du, bai, baina, egia esanda, gogoan dudan Birarik berdinduena ari da izaten aurtengoa. Oso indartsu dabiltzan hainbat txirrindulari dago. Begira Emma Johanssoni, harrituta nauka; atzo, sprinteak aurrea hartu zion Vosi eta gaur bosgarren egin du. Marianne Vos errekuperatuta ikusi dugu. Ni kronoigoerako lehenengo tramuan egon naiz lasterketa ikusten, aldaparik handiena zegoen tokian eta Vos amorruz igotzen ikusi dut. Lehenengo bihurgune biak zelan hartu dituen ikusgarria izan da. Arratsaldean Zumeltzako mendatea igoko dute. Erasorik aurreikusten duzu? Nire ustez sprintean erabakiko da lasterketa. Zumeltza helmugatik 55 kilometrora dago eta eguraldiak ere ez die laguntzen; ez dut uste hainbeste kilometro bakarrean egiteko gogorik izango dutenik. Esango nuke Bira bihar Urduñan erabakiko dela. Lehenengo etapako iritzia Bigarren etapako iritzia
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!