"Hasi aurretik bagenekien sufritzeko lasterketa izango zena"

Anboto 2010ko eka. 10a, 21:33

Inma Rafael Emakumeen Bira korritzen dabil Debabarrena Kirolgi taldeagaz eta egunero kontatuko digu etapak zer sentzazio utzi dizkion. Barrutik bizi duen batek daki ondoen tropelean zer ari den egosten.

[img]http://www.anboto.org/images/7700/7762/1.jpg[/img] Izena: Inma Rafael Taldea: Debabarrena Kirolgi (laugarren denboraldia) Herria: Bilbokoa da eta Atxondon bizi da Inma Rafael Emakumeen Bira korritzen dabil Debabarrena Kirolgi taldeagaz eta egunero kontatuko digu etapak zer sentzazio utzi dizkion. Barrutik bizi duen batek daki ondoen tropelean zer ari den egosten. Ederto sufritu duzue lehenengo etapan. Helmugan denok zeundeten aurpegia lokaztuta eta nekatu trazagaz. Etapa gogorra izan da. Euria, haizea… Gainera Elorrioko San Agustingo harlauzatik ibili gara eta une horretan tropela asko luzatu da. Hasi aurretik ikusten den sufritzeko lasterketa izango zena. Zer moduz Elorrioko harlauzan? Egia esanda, pasatu ditugunak baino handiagoak pasatuko genituela uste genuen. Tentuz ibili gara. Arriskua somatzen zen, baina, zorionez, Elorrioko harlauza nahiko garbi eta eroriko barik igaro dugu. Bi-hiru eroriko egon dira, baina ez harlauzan. Abiadura gutxitzeko goruneek sortu dizkigute arazorik gehien. Euria eta errepide labainkorra izan dira oztoporik handienak. Eubako bidegorrian ere eroriko bat izan da. Zu zeu zelan aurkitu zara? Nahiko txarto. Martxo amaieran ebakuntza egin zidaten meniskoan eta batzuen ustez azkarregi ere bueltatu naiz, baina ez naiz damutzen. Gustatzen zaizun horretara bueltatzea sentzazio zoragarria da, asebete egiten zaitu. Zer esan dezakegu Marianne Vosi buruz? Zer esango dugu ba, emakume hori ikaragarria dela! Aurten bereziki indartsu dabil gainera. Durango-Durango klasikoan ere oso ondo ikusi nuen. Emakumeen Biran ikuskizun handia eskainiko duela uste dut. Beraz, lasterketa irabazteko faboritoen artean sartzen duzu. Duda barik. Orain bi urte Emakumeen Bira irabazi zuen eta ez hori bakarrik; bost etapatik lau irabazi zituen. Gaurkoa ikusita ematen du orduko hura hobetzera etorri dela. Bihar Lekeition hasi eta amaituko da lasterketa. Nolako etapa aurreikusten duzu? Ibilbide exigentea da eta ematen du eguraldiak ez duela hobera egingo. Jaitsierak, bihurguneak, euria… ez da erraza izango.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!