Babesle faltaren ondorioz bertan behera utzi dute Bizkaiko Bira

Anboto 2010ko eka. 7a, 16:12

Babesle garrantzitsuak galdu dituztenez aurten ez antolatzea erabaki dute.

Babesle garrantzitsuak galdu dituztenez aurten ez antolatzea erabaki dute. Ekainaren 30etik uztailaren 4ra korritzekoa zen Bizkaiko Bira bertan behera utzi dute. Iaz Mikel Zarrabeitia eta David Etxebarria abadiñarrek eta Roberto Laisekak eta Mikel Artetxek hartu zuten biraren gidaritza eta aurten basbesletza garrantzitsuak galdu dituztenez, bertan behera uztea erabaki dute. Datorren urteko antolaketa lortu dezaketen babesletzaren menpe dago. Amorebieta Txirrindulari Elkarteak antolatu ohi zuen lasterketa Euskalduna taldearen esku geratu zen 2005ean. 2008an ere bertan behera geratzekotan egon zen, baina Euskadi Fundazioaren bidez antolatu ahal izan zuten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!