Gaztetxoen mailan lortu du bigarren izatea. Horrela, Espainiako txapelketarako sailkatu da.
Gaztetxoen mailan lortu du bigarren izatea. Horrela, Espainiako txapelketarako sailkatu da.
Eskolarteko txapelketetan neskek eta mutilek torneo berean jokatzen dute eta handik sailkapen bi ateratzen dituzte: absolutua eta nesken maila. Azken honetan Maite Varas durangarra Euskadiko azpitxapeldun geratu da eta ekainaren amaiera jokatuko den Espainiako taldekako txapelketarako sailkatu da.
Bestalde, larunbatean Durangoko Centro Extremeño-n xake azkarreko txapelketa jokatu zuten. Taldekako sailkapena Zuri Baltzak irabazi zuen eta Durangoko Larrasoloeta eta Elorrioko Zaldi Baltza geratu ziren bigarren eta hirugarren.
Banakako sailkapenei dagokionez, Rodrigo Sarralde (Larrasoloeta) onena izan zen lehenengo taulan eta Ibon Martin (Abadiño xake taldea) bigarrenean.