Eskualdeko kadeteak ederto ibili dira asteburuan

Anboto 2010ko eka. 7a, 09:30

Nesketan Durangoko Beste Alde taldeko Lourdes Oiarbidek irabazi du Gasteizko erlojupekoa.

Nesketan Durangoko Beste Alde taldeko Lourdes Oiarbidek irabazi du Gasteizko erlojupekoa. Kadete mailako Mesón La Fábrica lasterketa korritu zuten domekan; Ullibarri Ganboatik Gasteizera arteko 10 kilometroko erlojupekoa. Nesketan Durangoko Beste Alde taldeko Lourdes Oiarbidek irabazi zuen eta Ciclos Iturriaga-Autos Elorrioko Ziortza Isasik hirugarren amaitu zuen. Aipagarriak dira Iraide García (Beste Alde), Karina Aguilera (Ciclos Iturriaga-Autos Elorrio) eta Aiala Amesti (Ciclos Iturriaga-Autos Elorrio) txirrindularien laugarren eta bosgarren eta zazpigarren postuak ere. SAILKAPENA 1) Lourdes Oiarbide (Beste Alde)---------------------------- 14.34.19 2) Sheyla Gutierrez (Viña Ijalba)----------------------------- 14.34.73 3) Ziortza Isasi (Ciclos Iturriaga-Autos Elorrio)----------- 15.02.48 4) Iraide Garcia (Beste Alde)---------------------------------- 15.06.54 5) Karina Aguilera (Ciclos Iturriaga-Autos Elorrio)------- 15.34.07 6) Dafne Sánchez (Alimco Cerámicas)--------------------- 15.44.01 7) Aiala Amesti (Ciclos Iturriaga-Autos Elorrio)----------- 15.52.58
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!