Orion jokatutako txapelketa nagusitasunez irabazi zuen durangarrak. Jon Mikel Bikandi, durangarra baita ere, hirugarren sailkatu zen.
Orion jokatutako txapelketa nagusitasunez irabazi zuen durangarrak. Jon Mikel Bikandi, durangarra baita ere, hirugarren sailkatu zen.
Asteburuan jokatu da Euskadiko Txapelketa, eta bederatzigarren bider Joseba Kerejetak jantzi du txapela. 42 pieza arrantzatu behar izan zituen lehen postua eskuratzeko; 58.964 puntu lortuta igo zen podiumeko maila gorenera. Bi jardunaldi izan ditu txapelketak, eta bietan nagusitu da Kerejeta.
Bigarren Javi Ruiz sailkatu zen, eta hirugarren eskualdeko beste ordezkari bat: Jon Mikel Bikandi durangarra. 39.987 puntu lortzeaz gainera, sari garrantzitsu bat irabazi zuen, arrain handienarena, hain justu. 3\'5 kiloko lupia arrantzatzea izan zen bere balentria.
Hiru urpekari hauek parte hartuko dute Euskadiren izenean Espainiako Txapelketan.