Emakumeen txirrindularitza, protagonista bihartik aurrera

Anboto 2010ko eka. 7a, 10:27

Durangoko Txirrindulari Elkarteak antolatutako Durango-Durango lasterketa izango da jokoan bihar, eta Iurretako Emakumeen Birak eguenetik aurrera zeharkatuko du eskualdea.

Durango-Durango lasterketa izango da jokoan bihar, eta Iurretako Emakumeen Birak eguenetik aurrera zeharkatuko du eskualdea. Txirrindulari onenak etorriko dira bi probetan parte hartzera. Emakumeen txirrindularitzako hiriburu izango da datozen egunetan Durangaldea. Bihar Durango-Durango lasterketa ospatuko da, eguerdiko 15:00etan hasita. Ezkurditik abiatuko da bederatzigarren edizioa izango dena. Fray Juan Zumarraga kalean izango du amaiera, eta tartean eskualdeko hainbat herri igaroko ditu. Miota, Montekalbo eta Muniketa izango dituzte igotzeko, 113 kilometrotan. Judith Arnd, Marianne Vos, Emma Johansson, Emma Pooley, Nicole Cooke eta Trixi Worrack egongo dira parte-hartzaileen artean, besteak beste. UCIko sailkapeneko aurrenekoak dira, eta euren taldeak ere punta-puntakoak. Emakumeen Bira, berriz, eguenean hasiko da, domekan amaitzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!