Durangaldeko Bertsolari Txapelketaren finala jokatuko da gaur

Anboto 2010ko mai. 29a, 09:00

Gorka Lazkano, Miren Amuriza, Julen Sololuze, Eñaut Uruburu, Eneko Abasolo \"Abarkas\" eta Beñat Ugartetxea bertsolariak arituko dira gaur, 18:00etan, Berrizko frontoian.

Gorka Lazkano, Miren Amuriza, Julen Sololuze, Eñaut Uruburu, Eneko Abasolo \"Abarkas\" eta Beñat Ugartetxea bertsolariak arituko dira gaur, 18:00etan, Berrizko frontoian. Aurretik Mallabian eta Iurretako Oromiño auzoan jokatutako bi kanporaketetan puntu gehien jaso dituzten bertsolariak dira, beraz, eskualdeko txapela janzteko helburuagaz onena emango dutenak Berrizen. Maite Berriozabalek emandako gaiak jorratuko dituzte bertsolariek, eta bertsozaleak gozarazteaz gainera, ahal beste puntu batzeko helburuagaz jardungo dute. Bizkaiko beste zazpi eskualdetako irabazleek legez, zapatuan Berrizen puntu gehien batzen dituen bertsolariak ere, udazkeneko Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako txartela lortuko du zuzenean, eta batzen dituzten puntuen arabera sailkatuko dira gainontzekoak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!