Eskualdean mobilizazioak ere egin zituzten \'Eskubide sozialak, zerbitzu publikoa, murrizketarik ez\' lelopean. LABek Durangon egin zuen elkarretaratzea eta ELAk Zornotzan.
\'Eskubide sozialak, zerbitzu publikoa, murrizketarik ez\' lelopean elkarretaratzeak egin zituzten LABek Durangon eta ELAk Zornotzan.
Gehiengo sindikalak \"oso positibotzat\" jo du eskualdean grebak izandako jarraipena. ELA sindikatuak adierazi duenez, herri handietan jarraipen altua izan zen, txikietan berriz, %50 ingurukoa. Horrela, Durangoko udaletxean %97ak egin zuten greba, Iurretan %70 inguru eta Berrizen jarraipen altua izan zen. Bestalde, Elorrio, Mañaria, Izurtza edo Zaldibarren esaterako, %50 inguruk egin zuten greba. ELAk dioenez, \"hezkuntza arloan jarraipena altua izan zen, osakidetzan aldiz baxua, zerbitzu minimoak gehiegizkoak zirelako.\"
Sindikatuek adierazi dutenez, \"zerbitzu publikoak ahultzea gizarte osoan du eragina\". \"Gizarte osoaren greba da, ez bakarrik funtzionarioena\". Mobilizazio hauek orain arteko \"neurri atzerakoei erantzuteko, etorkizunean etor daitezkeenei erantzuteko eta sistema politikoan aldaketa eskatzeko\" egin dute. Gehiengo sindikalak ekainaren 12rako manifestazio nazionala deitu du Bilbon.