Sindikatuek adierazi dutenez, \"arlo publikoko beharginei eragiten dieten murrizketaz gainera, neurrien norantzak gogor erasotzen dute herritarrengan\".
ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek greba egingo dute gaur arlo publikoan, eskubide sozialak babestu eta Espainiako Gobernuak plazaratutako neurriei erantzuteko.
Sindikatuek adierazi dutenez, \"arlo publikoko beharginei eragiten dieten murrizketaz gainera, neurrien norantzak gogor erasotzen dute herritarrengan\". Sindikatuek diotenez, \"ez da horrenbeste murrizketaren zenbatekoa bera, ezpadaze atea zabaltzen dela defizitaren arazoaren konponbide moduan hartzeko soldaten eta prestazio sozialen jaitsiera, pentsioak izoztea... Neurri hauek laster etorriko diren beste batzuen zati dira\". Gakoa politika fiskala aldatzea dela diote sindikatuek, eta ez gastua nondik murriztu.
CCOOk eta UGTk ekainaren 8an egingo dute greba.
ELAk Zornotzan egingo du protesta, eta LABek Durangon egin du goizean. 09:30ean izan da azken hau, Andra Marin.