Durangaldea ordezkari barik geratu da herri artekoan

Anboto 2010ko mai. 24a, 17:01

Bizkaiko Herri Arteko txapelketan ordezkari barik geratu da Durangaldea, Zeanurik Durango kanporatu ondoren.

Bizkaiko Herri Arteko txapelketan ordezkari barik geratu da Durangaldea, Zeanurik Durango kanporatu ondoren. Joanekoan 2-1 galdu zuen Durangok. Bueltakoan Zeanurik ez zion aukera txikienik eman eta 3-0eko emaitza garbia lortu zuen. Kadeteetan eta gazteetan 22-3 galdu zuen Durangok eta nagusietan 22-6. Atxondo, Berriz, Iurreta eta Abadiñok ere ekin zioten herri artekoari, baina gehienez ere bigarren kanporaketara heldu ziren. Bestalde, zestan Berriatua eta Markina heldu dira herri arteko finalera eta final hori Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan jokatuko dute zapatuan, 11:00etatik aurrera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!