Mailari eutsi diote Sasikoak eta Berrizek

Anboto 2010ko mai. 17a, 14:13

Mailari eutsi diote Sasikoak eta Berrizek

Sasikoak ohorezko A mailan eta Berrizek ohorezko mailan jarraituko0 dute datorren denboraldian. Denboraldian zehar asko sufritu ondoren, aspaldiko partez arnasa lasai hartzeko moduan dira Sasikoa eta Berriz. Areto futbolean, Sasikoak bere esku zuen mailari eustea. Bazekiten Muriedas menderatuta salbu zirela eta, partidu estuan, 3-4 irabazi zuten. Gainera, Soloartek galdu egin zuen etxean (4-5) Elemental Peñucas taldearen kontra. Futbolean Berrizek ohorezko mailan jarraituko du beste urtebetez. Mailari eusteko borrokan arerio zuzena izan den Lutxanaren kontra jokatu zuten asteburuan eta bana berdindu zuten. Puntu horrek salbazioa eman dio Berrizi. Jardunaldi bat falta da liga amaitzeko eta Berrizek hiru puntuko aldea ateratzen dio Lutxana azken hirugarrenari, baina averagea berriztarren aldekoa da. Datorren asteburuan Galdakaoren kontra jokatuko dute etxean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!