Jaialdia antolatzen duen Markeliñe Antzerki taldeak jakinarazi duenez, \"bere lanaren armoniagatik\" irabazi du Igorreko taldeak lehenengo saria.
Joan zen barikuan, Igorreko Lasarte Aretoan egin zuten \'Zugan ni\' gazteen antzerki lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia. Jaialdia antolatzen duen Markeliñe Antzerki taldeak jakinarazi duenez, \"bere lanaren armoniagatik\" irabazi du Igorreko taldeak lehenengo saria.
Gazteak antzerkira eta sormenera gerturatzea helburu duen lehiaketaren bigarren saria bestetik, Zornotzako Zelaieta zentrukoek jaso zuten Tb show antzezlanagatik. \'Zugan Ni\' lehiaketaren hirugarren edizioko epaimahaiak, bestalde, Elorrioko taldearen lan \"eszeniko eta eszenografikoa\" Durangoko taldearen \"ausardia\", eta Iurretako antzerkigile gazteen lanaren \"originaltasuna\" azpimarratu ditu.