Larunbatean 35-5 menderatu zuten Ingenieros Industriales. Azkenean jokalariek Arripausueta lepo bete zuten zaleekin ospatu zuten garaipena.
Durango Ilarduyak errugbiaren zilarrezko mailan jokatuko du beste urtebetez. Madrilen 13-28 irabazi ondoren, larunbateko bueltakoan ere gehiago izan ziren(35-5). Lehenengo zatian azkar aurreratu ziren (3-0) baina gero espero baino gehaigo kostatu zitzaien aldea handitzea. Apurka DRTk bere erritmoa ezarri zuen eta orduantxe apurtu zuten partidua. Lehenengo zatia amaitu aurretik entsegu bi lortu eta lehia ederto bideratu zuten. Bigarren zatian aldea handitu zuten eta azkenenengo minutuetan jaia nagusitu zen Arripausuetan.
Zaleen animoak
Klubak zaleen laguntza eskatu zuten urteko partidurik garrantzitsuenaren atarian eta hauek ez uzten hutsik egin. Mikel Blanco jokalariak urteak daramatza DRTn jokatzen eta \"sekula ez dut hainbeste jende ikusi Arripausuetan\". Partidu amaieran poza eta jaia nagusitu ziren eta jokalariek bertaratutako jendeagaz ospatu zuten garaipena.
Gauera ere luzatu ziren ospakizunak eta ez da harritzeko: \"Denboraldi honetan asko sufritu dugu eta mailari eutsita urte osoan pilatutako tentsioa askatu genuen\".