Mailari eusteko hil ala biziko partidua du Sasikoak

Anboto 2010ko mai. 8a, 13:00

Irabazi ala irabazi; ez dago besterik. Ohorezko A mailari eutsi gura badio, Sasikoak hiru puntuak batu behar ditu, derrigor, gaur (18:30ean hasita) Soloarteren kontra.

Irabazi ala irabazi; ez dago besterik. Ohorezko A mailari eutsi gura badio, Sasikoak hiru puntuak batu behar ditu, derrigor, gaur (18:30ean hasita) Soloarteren kontra. Hiru talde jaitsiko diren mailan, Sasikoa azken hirugarren dago, eta Basauriko taldea azken laugarren. Puntu biko aldea dago bien artean. Beraz, azken jardunaldira aginte makila eskuan dutela heldu gura badute irabazi beste aukerarik ez dute. Gaurko partiduari begira baja bi ditu Sasikoak; dagoeneko behin baino gehiagotan aipatu dugun Borja Crespo aurrelariarena -meniskoa apurtu zuen- eta Xabi Goitiarena, gaur hamabost hankako behatz bat apurtu zuen-eta. Azken jardunaldian, Durangoko taldeak konpromiso errazagoa du teorian. Sasikoak etxetik kanpora jokatuko du Muriedasen kontra; talde hori azken bosgarren dago sailkapenean. Soloartek, berriz, Elemental Peñucas hirugarren sailkatua hartuko du etxean.

Mallabia eta Mendibeltz

Mallabiak ere partidu garrantzitsua jokatuko du asteburuan, baina jaitsiera beharrean igoera izango du jokoan. Goren mailan talde bakarra igoko da, eta hiru jardunaldiren faltan Mallabia lider dago, Ibaizabali hiru puntuko aldea ateratzen diolarik (averagea mallabitarren aldekoa da). Beraz, asteburuan matematikoki igoera lortu dezakete. Dagoeneko matematiken laguntzarik behar ez duena Durangoko Mendibeltz taldea da. Asteburuan 3-6 irabazi zuten Ibaibideren kantxan, eta, ondorioz, lehen erregionalerako igoera lortu zuten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!