GRAVNen eskualdekoak garaile

Anboto 2010ko mai. 3a, 09:32

Federazioen txapelketako trinketeko finalak jokatu dira asteburuan. Uriartek banaka irabazi du, eta binaka Mikel Gonzalez eta Ander Martinek.

Federazioen txapelketako trinketeko finalak jokatu dira asteburuan. Uriartek banaka irabazi du, eta binaka Mikel Gonzalez eta Ander Martinek. Eskualdeko pilotariek paper ona bete dute GRAVN txapelketan. Bizkaia ordezkatuz, txapeldun geratu dira Uriarte, Gonzalez eta Martin. Rober Uriartek erraz menderatu zuen Nafarroako ordezkaria, 40-20. Binakakoan, Gonzalez eta Martinek oraindik eta errazago lortu zuten txapela: 40-11 emaitzagaz hartu zituzten mendean arabarrak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!