Emaitza onak Durangaldeko gaztetxoentzat

Anboto 2010ko api. 29a, 12:48

Benjamin mailan, esaterako, Nevers geratu da Bizkaiko txapeldun.

Benjamin mailan, esaterako, Nevers geratu da Bizkaiko txapeldun. emaitza onak lortu dituzte eskualdeko xake jokalari gazteek. Benjamin mailan, Nevers eskolako gaztetxoak irten ziren garaile. Bere aldetik, Jesuitas ikastetxeko ikasleak laugarren postuan sailkatu ziren. Nevers dugu maila honetan Bizkaiko txapeldun. Alebin mailan, eskualdeko taldeak, Larrasoloeta eta Abadiño, bostgarren eta 12. postuan sailkatu ziren. Modu honetan, Larrasoloeta (non elorrioko umeak ere parte hartu zuten) datorren maiatzaren 9an jokatuko den hurrengo faserako sailkatu da. Egun horretan, maiatzaren 23an jokatuko den finalerako dauden lau postuetako bategatik lehiatuko dute. Infantil mailan, Zaldi Baltza (Larrasoloetako jokalari batzuk barne) hirugarren postuan geratu zen. Arduradunen arabera, \"espero baino sailkapen hobea\". Abadiñoko taldeak laugarren tokia eskuratu zuen. Printzipioz talde biak maiatzaren 23 jokatuko den fase finalerako sailkatuak egongo lirateke baina, Zaldi Baltza taldearen kasuan, 2 zentrotako jokalarien talde bat izanda, \"ez dago oso argi finala jokatu ahal izango duten\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!