Gorka Lazkano eta Miren Amuriza berriztarrak, Garikoitz Sarriugarte zaldibartarra, Unai Ormaetxea zornotzarra, Julen Sololuze ermuarrak eta Beñat Ugartxetxea mallabitarrak jardungo dute kantuan.
Gaur 21:00etan Mallabiko Izar Gorri elkartean egingo duten afariaren ondoren da Durangaldeko Bertsolari Txapelketaren lehenengo kanporaketa saioa: Gorka Lazkano eta Miren Amuriza berriztarrak, Garikoitz Sarriugarte zaldibartarra, Unai Ormaetxea zornotzarra, Julen Sololuze ermuarrak eta Beñat Ugartxetxea mallabitarrak jardungo dute kantuan.
Maite Berriozabalek emandako gaiei erantzunez, hiruna bertso zortziko nagusi zein txikian ofiziotan, bertsoaren lehen puntua emanda, zortziko handian zein txikian, eta gai biren inguruan doinu eta neurri librean osatu beharko dituzte euren bertsoak. Ainhoa Munitxa, Andoni Larrea eta Izaskun Ellakuriagak emango dute saioaren puntuazioa eta sailkapena.
Bigarren kanporaketa apirilaren 30eko saioan egingo dute, Iurretako Oromiño auzoan egingo duten afalostean. Bertan egiten duen lana puntuatuko ez den arren, gaurko Mallabiko saioan puntuazio onena jasotzen duen bertsolaria, Ander Aldazabal, Eneko Abasolo \"Abarkas\", Jon Ander Urkiaga, Ander Salaberria, eta Eñaut Uruburuk kantatuko dute datorren barikuan. Mallabiko eta Oromiñoko kanporaketen ondoren, maiatzaren 29an Berrizen izango da finala.