'Un idiota en Versalles' lana Durangaldeko hiru antzokitan

Anboto 2010ko api. 22a, 09:53

Elorrioko Arriola, Zornotza Aretoa eta Durangoko San Agustin antzokiek elkarlanean antolatu dituzte Valentziako Arden taldearen hiru emanaldiak.

Elorrioko Arriola, Zornotza Aretoa eta Durangoko San Agustin antzokiek elkarlanean antolatu dituzte Valentziako Arden taldearen hiru emanaldiak. Antzerki obra klasikoaren moldaketa da asteburuan Durangaldeko antzokietan ikusgai dugun \'El idiota en Versalles\'. Boterearen eta artearen arteko hartu-emanaren eta itxurakeriaren gaia jorratzen du Molière antzerkigile frantzesaren eta Luis XIV.aren gortearen garaiko bizimoduari eta erlazioei buruzko moldaketa honek. Iñaki Larrañaga Arriolako programatzaileak nabarmendu duenez, \"antzezleen lan oso profesionala eta garai bateko gorteko janzkera imitatzen duen jantziteria apartak\" egiten dute obra berezi. Gure eskualdean halako lan bat ikusteko urteak itxaron beharko ditugula eta asteburu honetako aukera paregabea dela azpimarratu dute: barikuan, 22:00etan Elorrioko Arriolan, zapatuan 20:00etan Zornotza Aretoan eta Durangoko Agustinen domekan 19:00etan dugu gai unibertsalei buruzko ekoizpen handia. Durangoko Aitziber Irigoras alkateak eta San Agustin eta Arriola antzokietako programatzaileek beren-beregi gonbidatu gaituzte asteburuko emanaldietara.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!