Asteburuko kirol emaitzak

Anboto 2010ko api. 19a, 13:59

Besteak beste, areto futbolean Abadiñoko Gaztetxiek 3-2 irabazio dio Abadiñoko Laguni derbian.

Besteak beste, areto futbolean Abadiñoko Gaztetxiek 3-2 irabazio dio Abadiñoko Laguni derbian. ASTEBURUKO EMAITZAK FUTBOLA HIRUGARREN MAILA Kultural 0-0 Amorebieta Kulturalak play-offetara sailkatzeko aukerarik gehienak galdu ditu. Beasain laugarren sailkatuak bina berdindu zuen Real Sociedad Bren kontra eta orain, liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, Durangoko taldeak bost puntura du play-off postua. Gainera, datorren asteburuan Real Sociedad B liderraren zelaian jokatuko du. OHOREZKO MAILA Berriz 1-0 Gatika Jaitsiera postuak ekiditeko borrokan arerio zuzenaren kontra irabazi zuen Berrizek. Arnasa apur bat hartu dute, baina falta zaizkien bost jardunaldietan gogor borrokatu beharko dute mailari eutsi nahi badiote. LEHENENGO ERREGIONALA (gizonak) Bakio 1-1 Iurretako Elorrio 1-1 Lekeitio Zamudio 1-4 Zaldua Elorrio bigarren dago igoera postuan. Hiru puntura du Iurretako eta zazpira Artibai. Zalduak beheko postuak urrundu ditu Zamudio azkenengo sailkatuari irabazita. BIGARREN ERREGIONALA (gizonak) Abadiño 2-1 Galdakao Liga osoan legez, Abadiñok sailkapenaren erdi inguruan darrai estuasunik gabe. HIRUGARREN ERREGIONALA Bustura 4-1 Elorrio B Berriz B 4-2 Azkorri Ezkurdi 1-0 Itugarpe Extremeño 3-2 Artibai B Gure taldeen artetik goren dagoena Berriz B dugu; laugarren daude Azkorri hirugarrenarengandik puntu bakarrera. LEHENENGO ERREGIONALA (gizonak) Iurretako 0-9 Berrio-Otxoa Iurretakok ezin izan zuen ezer egin liderraren kontra. Orain azken laugarren daude, baina azken bi sailkatuei alde handia ateratzen die. Beraz ez dute mailari eusteko arazorik izango. BIGARREN ERREGIONALA (gizonak) Adiskideak 0-7 Elorrio Elorrio laugarren dago eta oso urruti ditu goragoko postuak. Bizkerre bigarren sailkatuak, esaterako, 11 puntu ateratzen dizkie. ARETO-FUTBOLA OHOREZKO A MAILA Corrales 1-6 Sasikoa Garaiopen honeka azken bigarren kokatu dira durangarrak. Denboraldi osoan sufritzen dabiltza, baina asteburuan ez dutela etsitzeko asmorik erakutsi dute Corrales zortzigarren sailkatua jipoituta. OHOREZKO B MAILA Goierri 3-4 Elorrioko Buskantza Elorrioko taldea seigarren dago eta liga txukuna osatzen ari dira. EUSKAL LIGA Kurutziaga ikastola 8-7 Lagun Onak Kanikas Infracoman – Sasikoa B Kurutziagak beheko postuekiko aldea handitu du Lagun Onak laugarren sailkatuari irabazita. GOREN MAILA Mallabia Bastida 12-5 Artaromo Mallabiak eta Ibaizabalek, biek irabazi zuten eta liga osoan daramaten borrokari eusten diote. Puntuetara berdinduta daude lehenengo eta bigarren postuan. LEHENENGO ERREGIONALA Iturritxu 7-1 Elorrioko B Abadiñoko Gaztetxie 3-2 Abadiñoko Lagun Presion Break 8-0 Mazusberri Abadiñarren arteko derbian galdu egin du beharrik handiena zuenak. Atxure Bakiok irabazi egin du eta, ondorioz, Abadiñoko Lagunek orain sei puntura du bigarren postua eta zortzira lidertza. BIGARREN ERREGIONALA Gernikako Lagunak B 3-1 Kurutziaga ikastola B Ibaibide 3-2 Dantxari Mendibeltz 5-2 Beseka Mendibeltzek lider segitzen du eta hiru puntu ateratzen dizkio Usansolori eta lau Gernikari eta Begoñazpiri. EMAKUMEEN LIGA Soloarte 0-4 Kurutziaga ikastola Bikain dabiltza maila honetako gure bi ordezkariak. Durangoko Kulturalak atseden hartu du asteburuan, baina inork ez dio hirugarren postua kendu. Kurutziaga laugarren kokatu da Kulturalarengandik puntu bakarrera. Kulturalak hiru puntura du Getxo bigarren sailkatua eta zazpira Stilo Berrio liderra. SASKIBALOIA NAZIONAL A MAILA (igoera fasea) Tabirako 61-67 Ardoi Laiene Zornotza 73-68 Viajes Marfil Zornotza igoera faseko lider ipini da asteburuko garaipenarekin. Tabirako sailkapenaren erdian dago. NAZIONAL MAILA (emakumeak) Tabirako 76-64 Deusto Loiola ERRUGBIA EUSKAL LIGA Atletico San Sebastian 0-32 Durango Ilarduya
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!