Berrizera eta Durangora ere hainbat herrialdetako ipuinekin datozkigu

Anboto 2010ko api. 16a, 14:20

Christian Atanasiu alemaniarra eta Nora Lua eta Luciano Federico siziliarrak izango dira ipuin-kontatzen.

Christian Atanasiu alemaniarra eta Nora Lua eta Luciano Federico siziliarrak izango dira ipuin-kontatzen. Munduko Kontalarien Elorrioko jaialdian ere parte hartu duen Christian Atanasiu alemaniarrak emanaldia eskainiko du gaur, 20:00etan hasita, Durangoko Udal liburutegian. Berak sortutako testuak eta Kändler eta Heissenbüttel-enak uztartuko ditu Atanasiuk bere emanaldian. Orain arte aipatu dugun legez, Elorrio eta Durangon bakarrik ez, Berrizen ere bada asteburu honetan Munduko Kontalarien saioaz gozatzeko aukerarik. Bigarren urtez antolatu dute Berrizko Kultur Etxean Munduko Kontalarien emanaldia. Gaur baita ere, gaueko 22:00etan, Berrizen izango dira Nora Lua argentinarraren eta Luciano Federico sizialiarren ipuinen kontagintza saioak. Antzerkigintza eta kantagintzan trebatutako kontalariak dira, umeekin zein hirugarren adinekoekin lan egin izan dutenak. Umoretik ere baduten istorioak eskainiko dituzte emanaldietan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!