Elorriaga eta Leanizbarrutia, euskadiko Txapeldun pistan

Anboto 2010ko api. 8a, 14:30

Berrizen jokatutako proban Cespa-Euskadi taldekoak nagusitu ziren. emakumeetan Ziortza Isasi izan zen garaile.

Joan zen eguenean Berrizen jokatutako proban Cespa-Euskadi taldekoak nagusitu ziren. emakumeetan Ziortza Isasi izan zen garaile 47 puntugaz. [imgd]http://www.anboto.org/images/7300/7355/2.jpg[/imgd] Gizonen mailan, Openean, bigarren ere Cespa-euskadi taldekoak izan ziren: Martzel Azpitarte eta Andoni Lafuente. Nesketan, bigarren Iraide Garcia, Beste Alde taldeko durangarra izan zen 40 puntugaz. Brontzea Tolosako Ane Iriarterentzat izan zen, 35 puntu lortu eta gero.

Bizkaiko Challengea

Bestalde, astelehenean emakumeen Bizkaiko Challengeko azken proba jokatu zen Trapagan, eta bertan ere Ziortza Isasi izan zen garaile. Ciclos Iturriaga-Autos Elorriokoaren ostetik Iraide Garcia durangarra sartu zen, Beste Alde taldekoa. Hirugarren sailkatua ere eskualdeko partaidea izan zen: Karina Aguilera, irabazlearen talde berekoa. [img]http://www.anboto.org/images/7300/7355/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!