Euskal Herriko itzulia pasako da gaur Durangaldetik

Anboto 2010ko api. 8a, 14:45

Otxandion sartuko da 13:56 inguruan, eta Mallabian, Areitio gainean, agurtuko dugu aurtengoz Euskal Herriko itzulia.

Otxandion sartuko da 13:56 inguruan, eta Mallabian, Areitio gainean, agurtuko dugu aurtengoz Euskal Herriko itzulia. Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etapa jokatuko da gaur, eta gure eskualdean kilometro dexente egingo ditu. Murgia Zuian hasiko da etapa, eta Eibarren amaituko da. Zarate, Urkiola, Kanpazar, Karabieta, Miota, Areitio; Ixua, San Migel eta Uzartza mendateak igo beharko dituzte txirrindulariek, 160 kilometrotan zehar. Hona hemen Durangaldetik zehar egingo duen ibilbidea: [img]http://www.anboto.org/images/7300/7351/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!