Durango eta Mallabia finalaren atarian

Anboto 2010ko mar. 27a, 11:00

ETB1en zapatuetan ikusgai dagoen Oh Happy Day saioan eskualdeko bi ordezkari ditugu: Durangoko Rock Izar eskola eta Mallabiko Jasokundeko abesbatza. Finala geroz eta gertuago dagoenez, gaurko saioa garrantzitsua izango da.

ETB1en zapatuetan ikusgai dagoen Oh Happy Day saioan eskualdeko bi ordezkari ditugu: Durangoko Rock Izar eskola eta Mallabiko Jasokundeko abesbatza. Finala geroz eta gertuago dagoenez, gaurko saioa garrantzitsua izango da. Durangoko taldeak lehiaketako barne-aukeraketan parte hartzeko deia jaso zuenean, taldea osatzeari ekin zion. Rock Izar eskolako ikasleak, irakasleak, lagunak eta kanpoko jendea ere gertu agertu zen Mar koru zuzendariaren gidaritzapean lehiaketako abestiak prestatzeko. Mallabian, berriz, gai honetan eskarmentu handiagoa izan arren, inork gutxik itxaroten zuen Jasokundeko abesbatza Oh Happy Dayn finalaren atarira helduko zenik. parte-hartzaileak mallabitarrak dira, eta dituzten bitartekoak urriak dira. Ikusmin handia sortu du taldearen parte-hartzeak mallabitarren artean. \"Meritu handiko lana dela\" azaldu dute herrikideek. \"Makaleko ezberdintasuna dago hasierkoa eta oraingo saioen artean, zer esan elizan ohituta geunden saio bat ikusi edo ETBko saioen artean\", diote. Mallabiaren izena lau haizetara zabaldu dute. Aitor Loiola alkateari galdetuta, eskerrak eman gura izan dizkie \"herri txiki hau handia egiten laguntzeagatik. Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko, herri bizia da\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!