Asteburuko kirol emaitzak

Anboto 2010ko mar. 15a, 10:46

Kulturalak puntu bat ekarri du Amurriotik; Berrizek bururik altxatu ezinda segitzen du eta berriro ere galdu egin du.

FUTBOLA HIRUGARREN MAILA Amurrio 1-1 Durangoko Kulturala Berdinketak ez die balio ez batari eta ez besteari. Elgoibar eta Portugaleteren garaipenak urrundu egin ditu play off postuak. Orain Kulturak sei puntura du laugarren postua. OHOREZKO MAILA Berriz 0-1 Apurtuarte Lutxanak berdindu egin du eta Gatikak galdu. Emaitza horiek salbatu dute jardunaldia berriztarrentzat. Berriz larri dabil azken hirugarren tokian. LEHENENGO ERREGIONALA (gizonak) Urduliz 1-1 Iurretako Elorrio 1-1 Basconia Errigoiti 1-0 Zaldua Ematen du Iurretako eta Elorrio ados ipini direla. Asteburu honetan ere emaitza bera lortu dute; baina oraingoan ez dute irabazi, berdindu baino. Bigarren eta hiurgarren segitzen dute sailkapenean. Bestalde, astegun honetan bere sasoian haizetearen ondorioz atzeratutako derbia jokatuko dute Elorrion. BIGARREN ERREGIONALA (gizonak) Abadiño 1-0 Askartza Sailkapenaren erdian eroso dabil Abadiño, baina garaipen hau ondo etorri zaio jaitsiera postuak hamar puntura uzteko. HIRUGARREN ERREGIONALA Loiu B 1-3 Berriz Ezkurdi 3-2 Elorrio B Extremeño 1-0 Azkorri LEHENENGO ERREGIONALA (emakumeak) Iurretako 0-0 Barakaldo Behean dabil Iurretako, baina Deustoko Neskak taldea 12 puntu azpitik du, beraz oraindik alde polita du jaitsiera postuekiko. BIGARREN ERREGIONALA (emakumeak) Elorrio 11-1 Basauritar emakume ARETO FUTBOLA OHOREZKO A MAILA Burlades 3-3 Sasikoa Durangoko taldeak emaitza ona lortu zuen Burladesen kontra, baina jardunaldiko beste hainbat emaitza Sasikoaren interesen kontrakoak izan dira. Soloartek irabazi egin zion Aretxabaletari (3-2) eta, ondorioz, Sasikoa harrapatu dute sailkapenean; Tecuni Bilbok 8-3 jipoitu zuen Donostiako Zuzenbide azken sailkatua eta Sasikoarengandik bost puntura ihes egin du. OHOREZKO B MAILA Elorrioko Buskantza 1-6 Allerru Goiko postuen lehian Elorriok Allerrurengandik puntu bira jartzeko aukera zuen, baina Allerruk erraz irabazi zien. Orain Elorrioko Buskantza seigarren dago eta zortzi puntura dute Allerru bigarren sailkatua. GOREN MAILA Ibaizabal 5-5 Mallabia Bastida Lehen bi sailkatuek ikuskizun bikaina eskaini zuten eta azkenean berdinketa. Mallabia Bastidak lider darrai 53 punturekin eta hiru puntura mantentzen du Ibaizabal. LEHENENGO ERREGIONALA Pozgarri 3-1 Abadiñoko Gaztetxie Elorrioko B 0-1 Atxure Bakio Freunde 4-3 Presion Break Abadiñoko Lagun 6-0 Arabella Galdu arren, Elorriokok oso itxura ona eskaini zuen liderraren kontra. Euren partiduak irabazita Presion Break eta Abadiñoko Lagunek goiko postuetan segitzen dute. BIGARREN ERREGIONALA Kurutziaga Ikastola B 12-1 Egartsuak Lagun Onak B 2-8 Mendibeltz Dantxari 2-2 Gu Lagunak Gernikaren porrota aprobetxatuta (2-3 Begoñazpi hirugarren sailkatuaren kontra) Mendibeltz lider ipini da berriro. Kurutziaga lidertzatik hiru puntura dago. SASKIBALOIA NAZIONAL MAILAKO IGOERA FASEA Tabirako Baqué 83-80 Goierri Verkol Irabazi arren, Tabirakok urrun du igoera postua, hiru garaipenera, hain zuzen. NAZIONAL MAILA (emakumeak) Tabirako 67-51 Ardoi Azkenengo lau postuetatik hiru irabazita Durangoko taldea seigarren kokatu da. Hala ere, goragoko postuak urruti ditu. Esaterako, Las Gaunas bosgarren sailkatua hiru garaipenera du. ERRUGBIA EUSKAL LIGA (gizonak) Durango Ilarduya 24-9 Uribealdea EUSKAL LIGA (emakumeak) Atletico San Sebastian 0-54 Durango-Arrasate PILOTA XVI. SAN PRUDENTZIO TXAPELKETA KADETEAK Rico-Pradera 18-12 Angiozar-Bikuña Ruiz-Sedano 18-10 Aizpuru-Eizmendi Egiguren-Murga 10-18 Etxebarria-Ziarrusta Garcia-Andueza 18-16 Mugika-Elustondo Atutxa-Hernandez 18-11 Eskudero-Jauregi Garcia-Perez 18-4 Murua-Mujika GAZTEAK Bilbao-Cilaurre 18-1 Zulueta-Ouro Artola-Zabala 18-5 Aketxe-Urresti Lopez.Izurieta 14-18 Gayurralde-Jaka
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!