Ostegunean jokatuko dute Elorriok eta Iurretakok atzeratutako derbia

Anboto 2010ko mar. 12a, 15:41

Bere sasoian, haizetearen ondorioz atzeratuta derbia martxoaren 18an jokatuko dute.

Bere sasoian, haizetearen ondorioz atzeratuta derbia martxoaren 18an jokatuko dute. Otsailaren 27an jokatzekoa zen derbia bertan behera utzi zuten haizetearen ondorioz. Elorrioren eta Iurretakoren arteko derbi hori datorren ostegunean jokatuko dute, Eleizalden, 19:45ean hasita. ATZERATUTAKO PARTIDUEN DATA BERRIAK FUTBOLA Hirugarren erregionala Ezkurdi - Busturia Martxoaren 16an, 20:00etan Arripausuetan Gazteen goren maila (mutilak) Elorrio - Padura Martxoaren 19an, 16:00etan Kadeteen bigarren maila (mutilak) Elorrio - Ermuko anaitasuna ikastola Apirilaren 4an, 16:00etan Kadete-gazte maila (neskak) Berriz - Indarra Martxoak 25, 20:00etan ARETO FUTBOLA Lehenengo erregionala Abadiñoko Lagun - Mazusberri Martxoak 19, 12:00etan
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!