Gaur amaitu da Euskal Herriko Kluben arteko Xake Txapelketa. Abadiñok mailari eutsiko diola ematen du Zaldi Baltza mailaz igo daiteke.
EUSKAL LIGA
Joan zen asteburuan bina berdindu zuten Amurrion. Amurrio beheko postuetan borrokan dabil. Lehen begiratuan emaitza txarra ematen badu ere, mailari eusteko borrokan puntu baliotsuak dira. Asteburuan sailkapeneko azken bost taldeetik lauk beraien artean jokatzen dutela Abadiñok aurkaritzat maila hontako talde ahulena izango duela ikusita oso gaizki joan beharko litzaioke jardunaldia mailari ez eusteko.
GOREN MAILA
Zaldi Baltzak joan zen asteburuko jardunaldiko neurketa ez ezik atzeratua zuena ere jokatu ondoren oso zail du maialri eustea. Geratzen zaion neurketan 4-0 irabazi behar du eta beste zenbait emaitzen zain egon. Hain zuzen eskualdeko beste taldeak, Larrasoloetak, lagundu diezaioke Zaldi Baltzari. Horretarako, Durangoko taldeak Zaldi Baltzarengandik 1,5 puntura dagoen Barakaldoko taldeari abantaila handiz irabazi behar dio.
Larrasoloetak, bere aldetik, mailari eutsiko dio.
LEHENENGO ERREGIONALA
Azken jardunaldi bietan 4-0 galdu eta gero, maila honetako Larrasoloeta taldeak (nahiz eta beharbada matematikoki aukera txikiren bat baduen) ail du mailari eustea. Kontuan hartu behar da nahiz eta falta den jardunaldian sailkapeneko azken sailkatuaren kontra jokatu, bere sasoian atzeratutako jardunaldia liga irabazteko lehian dabilen Endrokeren aurka dela. Jokoan dauden zortzi puntuetatik gutxienez 7,5 batu beharko lituzke.
BIGARREN ERREGIONALA
Emaitza nahiko onak lortu zituzten eskualdeko taldeek Larrasoloetak izan ezik. Zaldi baltzak mailaz igotzeko lehian jarraitzen du eta gaur egun 2-3 postuak konpartitzen ditu.
Abadiñok badirudi ez duela arazo larregi izango maila mantentzeko eta Larrasoloeta eta Zornotza dira maila eusteko borrokatuko behar dutenak.
Larrasoloetak mailari eutsi behar lioke, baina azken jardunaldiko emaitzak urduritasuna ekarri du taldera.
Dena dela bere aurkarietatik, hasiera batean ikusita, neurketa errazena du.
HIRUGARREN MAILA
Zaldi BaltzaK emaitza nahiko ona lortu zuen bitartean durangarrek porrot egin zuten. Jardunaldia amaitu eta lehen esperientzia honen balorazioa egin beharko dute datorren asteotan.
EMAITZAK ETA SAILKAPENAK