Bilboaldea garaile BBK sariketako kanporaketan

Anboto 2010ko mar. 10a, 08:00

Durangaldeko taldeak ezin izan zuen hiriburukoa menderatu. 32 puntu gehiago eskuratu zituzten bilbotarrek. Argazki galeria

Durangaldeko taldeak ezin izan zuen hiriburukoa menderatu. 32 puntu gehiago eskuratu zituzten bilbotarrek. Argazki galeria Atzo eguerdian jokatu zen BBK sariketako bigarren kanporaketa, Durangoko Institutuan. Bertan Durangaldea eta Bilboaldea izan ziren nor baino nor, eta azkenean kanpotarrek eraman zuten garaipena. 18 urte artekoetan egon zen alde handiena: eskualdekoek 157 puntu atera zituzten, eta Bilbokoek 190. Etxeko taldean Aitor Bizkarra, Unai Agorria eta Ane Alegria izan ziren; kanpokoan berriz Txaber Ormazabal, Olatz Ipiña eta Pello Ormazabal. 24 urte artekoetan, orekatuagoa izan zen lehia: gureek 201 puntu jaso zituzten eta kanpokoek 200. Jon Ander Urkiaga, Ander Aldazabal eta Eñaut Uruburuk abestu zuten Durangaldetik, eta Arkaitz Zipitria, Iker Uribarren eta Irati Erkiziak Bilboaldetik. Guztira, Durangaldeak 358 puntu, eta Bilboaldeak 390. Arkaitz Estiballes, Juanjo Respaldiza eta Gorka Intxaurbe egon ziren epaimahaian. Bernardo Mandalunizek eman zituen gaiak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!