Mallabiarrak eta Abadiñarrak txapel bana eskuratu dute asteburuan. Praderak Euskal Herriko paleta gomazkoa, eta Uriartek Bizkaiko Trinkete txapelketakoa.
Mallabiarrak eta Abadiñarrak txapel bana eskuratu dute asteburuan. Praderak Euskal Herriko paleta gomazkoa, eta Uriartek Bizkaiko Trinkete txapelketakoa.
Asteburu ederra izan da eskualdeko pilotarientzako. Itsaso Praderak eta Rober Uriartek txapelketa bana irabazi dute, Iruñean eta Abadiñon jokatutako finaletan, hurrenez hurren.
Praderak Saez Arzamendi zuen lagun, eta 28-30 lortu zuten garaipena. Contin-Aristorena bikoaren aurkako neurketa jaialdi hartako gogorrena izan zen. Mallabiarraren aurkariek, gainera, etxean jokatzen zuten, eta beraz, eurek ziren faborito. Parez-pare joan ziren partidu osoan zehar, eta azkenean, mallabiarrak eta gipuzkoarrak lortu zuten txapela.
Bestalde, Bizkaiko Trinkete txapelketa azkenetara ailegatzen dabil. Dagoeneko hiru final jokatu dira, eta datorren asteburutik aurrera gainerakoetan gauzak erabakitzen hasiko dira. Domekan, lehen mailako finala jokatu zen Abadiñoko Tornosolon, Rober Uriarteren partaidetzagaz. Imanol Agirre izan zuen alboan abadiñarrak, eta asko sufritutako garaipena erdietsi zuten.
40-35 izan zen azken emaitza. Profesional ohiak ziren faborito argiak hasieran, baina Uribe Kostakoek maila ona erakutsi zuten. Aurretik ere ipini ziren momenturen baten. Azkenean, baina esperientziak eskuratu zuen garaipena.