Kluben artekoan partidu bakarra jokatu zuten gure ordezkariek

Anboto 2010ko mar. 5a, 13:11

Haizetearen ondorioz, hainbat lehia atzeratu zituzten. Larrasoloetak bakarrik jokatu ahal izan zuen Goren Mailan eta galdu egin zuen.

Haizetearen ondorioz, hainbat lehia atzeratu zituzten. Larrasoloetak bakarrik jokatu ahal izan zuen Goren Mailan eta galdu egin zuen. Hona mailaz maila eskuladeko hiru xake taldeen egoera EUSKAL LIGA Abadiño Xake Taldeak denboralea zela-eta atzeratu egin behar izan zuen ordura arte liderra zen Sestao Naturgas-ekin zuen neurketa. Bere mailako beste neurketa guztiak jokatu ziren eta eabadiñarren interesarako emaitza txarrak eman ziren. Bai Eibar eta bai Orvina taldeak, hain zuzen Abadiñorekin jaitsiera ekiditeko borrokan dabitzan taldeek, berdinketa bana atera zuten teorian maila handiagoko taldeen kontra. Abadiñoren aurkaria ligako talde onena dela ikusita badirudi ez dela bere esku egongo jaitsiera postuetatik irtetea. GOREN MAILA Hemen jokatu zen gure eskualdeko taldeen neurketa bakarra. Joan zen astean komentatu genuen bezala durangoko Larrasoloeta xake taldeak ezin izan zituen bere hiru jokalari titularrak eraman. Honi gehitzen badiogu azkenean taldeko partaide batek arazo pertsonalengatik ezin izan zuela jokatu, esan daiteke benetan jokatu ziren bi partidetatik puntu erdi ateratzea ez dagoela hain gaizki. Gainera maila honetan aurkarien emaitzak nahiko onak izan ziren gure taldearentzat eta sailkapena gutxi gorabehera zegoen bezala utzi du; hau da hirugarren postutik zortzigarrenera puntu t´erdiko aldea besterik ez dago. Sailkapeneko azken bi taldeen arteko neurketa izan zen jokatu ez zena, hain zuzen Elorrioko Zaldi Baltza xake taldeak jokatu behar zuena. Zaldi Baltzak hiru bat puntu lortuko balitu berriro erea bere esku egongo litzateke mailari eustea. LEHENENGO ERREGIONALA Durangoko taldeak ezin izan zuen jokatu. Aurkari zuzenekespero baino puntu gehiago lortu zituzten; beraz, mailari eustea gero eta zailago dago. Larunbatean jokatu beharreko neurketa gelditzen zaizkien hiru finaletako lehenengoa izango da. Gainera larunbat honetanzein atzeratutako jardunaldia jokatzean ezin izango dituzte euren xakelari titularrak batu. Beraz panorama beltza du Larrasoloetak lehenengo erregionalean. BIGARREN ERREGIONALA Zaldi Baltzaren lehia bertan behera geratu zen. Btestelakoa, maila horretan, lehenengo sailkatuen emaitzak oso desberdinak izan dira: bigarren sailkatuak 4-0 irabazi zuen (xake gurutzeta) eta liderrak berriz nahiko pobrea dirudien berdinketa (Rey Ardid). Oraindik igoera aukerak hor ditu baina emaitza oso onak ateratzera behartua dago Elorrioko taldea. Derbiari dagokionez, lautik bi partida berdikentaz amaitu ziren borroka askorik gabe. Beste bi partidetan enpate borrokatu bat eta durangarrentzako garaipena izan ziren. Partida batean irabaztea lortu zuen jokalarietako bat normalean hirugarren erregionalean jokatzen duenetako bat izan zen . HIRUGARREN ERREGIONALA Hirugarren mailan, Elorrioko taldeari atseden hartzea egokitu zitzaion eta durangarren zuten neurketa atzeratu egin zuten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!