Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Haizetearen ondorioz, asteburuko partidu asko bertan behera geratu dira. Hala ere, gure eskualdeko talde batzuek jokatu dituzte partiduak. Durangoko Kulturalak eta Berrizek galdu egin dute.
FUTBOLAHIRUGARREN MAILAElgoibar 1-0 Durangoko Kulturala
Kulturala bolada txarrean dago. Segidan lau partidu daramatza irabazi barik eta sailkapeneko zortzigarren postura jaitsi da. Orain lau puntura du play-off postua.
OHOREZKO MAILABerriz 1-3 Santutxu
Berrizek ezin izan du punturik batu liderraren kontra. Berrizek beheko postuetan segitzen dau; azken laugarren dago jaitsiera postutik puntu bira.
LEHENENGO ERREGIONALA (Gizonak)Atxulaur 0-1 Zaldua
Talde biak beheko postuak ekiditeko borrokan dabiltza eta Zalduak oso baliotsuak diren hiru puntu batu ditu asteburuan. Bestalde, Elorrioren eta Iurretakoren arteko derbia atzeratu egin dute.
BIGARREN ERREGIONALAAbadiño 1-3 Gatika B
Liderrak hiru puntuak eraman ditu Astolatik. Abadiñok sailkapenaren erdian darrai.
LEHENENGO ERREGIONALA (Emakumeak)Iurretako 0-2 BizkerreARETO FUTBOLAGOREN MAILAAltamira 5-5 Mallabia BastidaLEHENENGO ERREGIONALASumi Muguru 1-1 Abadiñoko GaztetxieBIGARREN ERREGIONALALagun Onak B 2-3 DantxariKurutziaga 1-2 Mendibeltz
Emaitza horregaz Kurutziagak harrapatu egin du sailkapenean Mendibeltz. Mendibeltzek, berriz, lidertza galdu du Gernikako Lagunak Bren mesedetan.
EMAKUMEEN LIGAKurutziaga Ikastola 4-0 IraultzaKukuyaga 0-8 Durangoko Kulturala