Joseba Beloki izango da Cafés Baqué taldeko prestatzaile fisikoa

Anboto 2010ko ots. 26a, 14:47

Gaur (otsailak 26) Cafés Baqué txirrindulari taldea aurkeztu dute. Nobedade nagusi bi ditu taldeak: Joseba Belokik prestatzaile lanak egingo ditu eta, lehenengoz, taldea 23 urtez azpikoa izango da.

Gaur (otsailak 26) Cafés Baqué txirrindulari taldea aurkeztu dute. Nobedade nagusi bi ditu taldeak: Joseba Belokik prestatzaile lanak egingo ditu eta, lehenengoz, taldea 23 urtez azpikoa izango da. Ruben Gorospe zuzendariaren berbetan \"talde gaztea dugu; bataz bestekoa, 20 urtean dago\" . Guztira 11 txirrindularik osatuko dute taldea; tartean 19 urteko abadiñar bat dago: Borja Abasolo. Joseba Belokiri buruz biek Eustaltelen batera aritu zirela gogoratu du: \"Ni majasista lanetan nenbilen orduan\". Biek \"bikote ona\" osatuko dutela uste du eta \"dakiguna gazteei erakusten saiatuko gara\". Joseba Beloki esker oneko agertu da eta prestatzaile lana \"betidanik\" gustatu izan zaiola aipatu du: \"Entremenduek, fisiologia munduak eta antzerako gaiek betidanik erakarri naute. Ildo horretako lan batzuk ere egin ditut. Beraz, gustura eta ilusionatuta nago\". Orain txirrindulariak sarritan \"ofizio gutxirekin\" pasatzen ei dira profesionaletara eta helburu nagusi legez horixe omen dute, gazteei \"ofizioa eta lanbidea erakustea\". TALDEA Asier Martin: Zierbena, 1991-11-15 (Mungia-Liftra taldetik dator) Xabier Arribalzaga: Gernika, 1991-10-01 (Mungia-Liftra) Jokin Morentin: Gasteiz, 1991-11-28 (Electro Alavesa) Jon González: Bilbao, 1991-06-07 (Mungia-Liftra) Javier López de las Hazas: Carcastillo (Nafarro), 1991-04-04 Igor Plaza: Mungia, 1990-09-24 (Cafés Baqué) Eneko Murgiondo: Narbaja (Araba), 1990-06-26 (Electro Alavesa) Aitor Alvaré: Leioa, 1989-04-04, (Koplad-Uni2) Jorge Calcedo: Sopelana, 1989-12-17 (Koplad-Uni2) Juan Sebastian Tamayo: Alagon (Zaragoza), 1988-05-23 (CAI Zaragoza) Borja Abasolo: Abadiño, 1988-11-01 (Cafés Baqué) [img]http://www.anboto.org/images/7100/7153/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!