Durangarrak nagusitasunez gailendu ziren Elorrioren aurkako derbian

Anboto 2010ko ots. 23a, 10:26

34-13 izan zen azken emaitza. Durango B taldeak Elorrio hartu zuen etxean, eta alde handiz irabaztea lortu zuen.

34-13 izan zen azken emaitza. Durango B taldeak Elorrio hartu zuen etxean, eta alde handiz irabaztea lortu zuen. DRT Ilarduyaren bigarren taldeak jokatu zuen partidua, baina horien artean, lehen taldeko jokalari batzuk ere bazeuden. Horrek ekarri zuen aldea, izan ere erregionalean baino erritmo biziagoan dabiltza ohorezko mailan. Hasieratik egin zien ihes elorriarrei DRTkoek. Gainera, hauek aldeko haizea aprobetxatu zuten Elorrioko jokalariak euren zelaian sartzeko. Atsedenaldirako zuloa egina zegoen. Atsedenalditik bueltan, ez ziren gauzak asko aldatu. Elorriarrek, gainera, partaide bat galdu zuten lesio baten bidez (Javi Ugaldea), eta aldaketa guztiak eginak zituztenez jokalari bat gutxiagogaz jarraitu zuten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!