Kirol taldeen emaitzak

Anboto 2010ko ots. 22a, 13:27

Durango Ilarduyak galdu egin du nagusietan Getxoren kontra. Bigarren taldeak, berriz, Elorrioren kontrako derbia irabazi du.

FUTBOLA HIRUGARREN MAILA Kulturala 0-3 Zamudio Emaitza horrekin Zamudiok gainditu egin du Kulturala sailkapenean eta puntu bat goitik ipini da. OHOREZKO MAILA Derio 1-0 Berriz Beste porrot bat eta berriro arerio zuzen baten kontra. Zorionez beste emaitzak aldeko izan ditu, bere atzetik dauden laurek ez dutelako irabazi. Jaitsiera puntu bira dute. LEHENENGO ERREGIONALA (gizonak) Zamudio B 1-2 Elorrio Zaldua 2-2 Uritarra Iurretako 2-1 Atxulaur Elorriok eta Iurretakok azken aspaldian hirunan batzen dituzte puntuak. Bigarren eta hirugarren segitzen dute. Artibai laugarrena bost puntura dute. BIGARREN ERREGIONALA (gizonak) Padura B 0-0 Abadiño Berdinketa honekin sailkapenaren erdian segitzen du Abadiñok. Urruti ditu igoera zein jaitsiera postuak. HIRUGARREN ERREGIONALA Berriz B 3-0 Ezkurdi Busturia 1-0 Extremeño Elorrio B 3-1 Amorebieta Derbia irabazita Berriz Bk hirugarren postuari eutsi dio. LEHENENGO ERREGIONALA (emakumeak) Gernika 1-0 Iurretako Iurretako azken laugarren dago 16 punturekin. BIGARREN ERREGIONALA (emakumeak) Elorrio 1-4 Berango Elorriok berangorengandik puntu bira jartzeko aukera galdu du. Orain bosgarren daude eta Berango hirugarren sailkatuak zortzi puntura ihes egin die. ARETO FUTBOLA OHOREZKO A MAILA Sasikoa 5-7 Kirol Sport Azken hirugarren larri dabil Sasikoa eta datorren asteburuan Ibarra bigarren sailkatua bisitatuko dute. OHOREZKO B MAILA Astraburuko 5-8 Elorrioko Buskantza EUSKAL LIGA Kurutziaga 4-6 Kukuiaga Etxebarri Aurrera Vitoria 5-3 Sasikoa B Kurutziagak garaipen garrantzitsua lortu du mailari eusteko borrokan. GOREN MAILA Mallabia Bastida 6-4 Erandiotarrak Erandioko taldeak espero baino lan gehiago eman zien mallabiarrei. Ibaizabal liderrak, berriz, huts egin du; puntu bat besterik ez du batu Soloarteren zelaian. Ondorioz, Mallabiak bigarren segitzen du, baina orain hiru puntura bakarrik du lidertza. LEHENENGO ERREGIONALA Abadiñoko gaztetxie 3-0 Iturritxu Hegalariak 1-3 Elorrioko B Colegio Vizcaya 4-1 Abadiñoko Lagun Abadiñoko Lagunek estropezu egin du ustekabean azken hirugarren sailkatuaren kontra. Sailtzaileak taldeak gainditu egin ditu sailkapenean eta orain hirugarreh daude. Puntu eta postu bat atzerago Presion Break berrizko taldea dago. BIGARREN ERREGIONALA Gu Lagunak 4-3 Usansolo Mendibeltz 6-1 Otxartabe Beseka 6-7 Kurutziaga B Dantxari 2-6 Bikaina Gol askoko partiduak jokatu dituzte gure ordezkariek. Guztira 35 gol lau partidutan. Gu Lagunakek garaipen handia lortu du liderraren kontra. Emaitza horrek mesede egin dio Mendibeltzi eta sailkapenean liderra harrapatu dute. 34na puntu dituzte Usansolok eta Mendibeltzek. EMAKUMEEN LIGA Durangoko Kulturalak 15-0 Stilo Berrio B Getxo kantxa 1-3 Kurutziaga Ikastola Bikain dabiltza gure ordezkari biak; hirugarren dago Kurutziaga eta bere segidan Kulturala. SASKIBALOIA LEHENENGO MAILA (gizonak) Padura 100-76 Tabirako Café Zornotza 73-72 Baskonia Tabirakok galdu egin du, baina dagoeneko sailkatuta zegoen igoera faserako. Zornotzak garaipena behar zuen nahi eta nahi ez eta puntu bakarragatik irabazi dio Baskoniari. Ondorioz, bai Tabirako eta bai Zornotza igoera fasean ibiliko dira. LEHENENGO MAILA (emakumeak) Getxo 56-74 Tabirako Aurreko bi partiduak galdu ostean berriro garaipenaren bidera itzuli dira Alberto Molinaren emakumeak. ERRUGBIA OHOREZKO B MAILA Getxo 24-13 Durango Ilarduya Porrotak egoera delikatuan utzi du Durangoko taldea. Azken aurreko daude liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan. EUSKAL LIGA (gizonak) Durango Ilarduya 34-13 Elorrio EUSKAL LIGA (emakumeak) Gaztedi 39-5 Durango Arrasate
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!