Durangoko Kulturalak bina berdindu du Baskoniaren kontra; orain bosgarren dago.
FUTBOLAHIRUGARREN MAILABaskonia 2-2 Durangoko Kulturala
Beasainek 0-1 menderatu du Zamudio eta laugarren postua kendu dio Kulturalari. Hala ere, Beasainekin puntuetara berdinduta daude durangarrak bosgarren postuan.
OHOREZKO MAILABerriz 0-1 Ugeraga
Berriz azken bosgarren dago, jaitsiera postuetatik hiru puntura.
LEHENENEGO ERREGIONALA (gizonak)Elorrio 1-0 ArtibaiUritarra 0-3 IurretakoEtxebarri 2-1 Zaldua
Elorriok eta Iurretakok ez dute hutsik egin eta denboraldi osoan legez elkarren ondoan dabiltza. Elorrio bigarren dago eta Iurretako hirugarren; biek 41na puntu dituzte. Laugarren Uritarra dago 39gaz.
BIGARREN ERREGIONALA (gizonak)Basauri 0-0 Abadiño
Abadiñok ezin izan du Basauri azkenengo sailkatua menderatu eta sailkapenaren erdian segitzen dute.
HIRUGARREN ERREGIONALAEzkurdi 0-3 ZorrontzakoExtremeño 3-1 Berriz BArtibai B 3-3 Elorrio B
Extremeñok ustekabea eman du Berriz Bri irabazita. Hala ere, Berrizek hirugarren segitzen du. Ezkurdi, Elorrio eta Extremeño elkarren segidan daude sailkapenaren erdian.
LEHENENEGO ERREGIONALA (emakumeak)Iurretako 2-0 Deustuko Neskak
Behar beharrezkoa zuten garaipena ez jaisteko borrokan eta lortu zuten. Orain azken laugarren daude eta Deustuko Neskak taldeari sei puntu ataratzen dizkie.
BIGARREN ERREGIONALA (emakumeak)Bizkerre B 2-1 Elorrio
Hauek ere arerio zuzenaren kontra jokatu zuten, baina goiko postuen borrokan. Irabazi balute Bizkerre hiru puntura bakarrik izango zuten, baina orain bederatzi puntura ihes egin diete. Elorrio laugarren dago.
ARETO FUTBOLAOHOREZKO B MAILAElorrioko Buskantza 3-8 Concepto Createch
Partidu gatxa zen bigarren sailkatuaren kontrakoa eta ezin izan dute irabazi. Hala ere, seigarren postuari eutsi diete Jarrilleros taldeak galdu egin duelako eta Oriokok berdindu.
EUSKAL LIGASasikoa 5-7 OrtziriPetronor 5-3 Kurutziaga ikastola
Kurutziagak galdu arren oso itxura ona eman zuen Petronor bigarren sailkatuaren kontra. Hala ere, azken aurreko daude eta puntuak behar dituzte lehen bai lehen.
GOREN MAILAIturriondo 4-5 Mallabia Bastida
Kostatako garaipen baliotsua lortu zuten mallabitarrek. Ibaizabal liderrak Boskozaleaken kontra estropezu egin duela aprobetxatuta, lidertzatik sei puntura ipini dira.
LEHENENGO ERREGIONALABermeo 4-1 Abadiñoko GaztetxieSumi Muguru 3-3 Presion BreakElorrioko B 5-2 MazusberriAbadiñoko Lagun 3-2 Saltzaileak
Presion Break-ek puntu ona batu eban Sumu Mugururen kontra eta Abadiñok Saltzaileak bigarren sailkatuari irabazi eutson etxen. Orain, hirugarren eta laugarren dagoz sailkapenean.
BIGARREN ERREGIONALAGernikako Lagunak B 4-0 MendibeltzKurutziaga Ikastola 5-2 DantxariLagun Onak B 1-2 Gu Lagunak
Mendibeltzek denboraldiko hirugarren porrota jaso zuen Gernikaren kontra, baina oraindik lider segitzen du.
EMAKUMEEN LIGAKurutziaga 12-0 GoiztiriLeioa Maia 0-6 Durangoko Kulturala
Kurutziagak garaipen erraza lortu zuen Goiztiri azken aurrekoaren kontra. Kulturalak, berriz, arerio zuzen bati egin zion bisita eta erakustaldia eman zuen. Talde biek goiko postuetan segitzen dute; Kurutziaga hirugarren eta Kulturala laugarren.
SASKIBALOIANAZIONAL MAILA (gizonak)Tabirako 79-46 Legarzia
Garaipen honekin Tabirako bigarren jarri da eta gainera, lehenengo faseko azken jardunaldiaren faltan, Igoera Faserako sailkatuta dago.
NAZIONAL MAILA (emakumeak)Tabirako 59-61 Bera Bera
Bera Bera lider moduan eta liga osoan partidu bat bakarrik galduta etorri zen Landakora eta Tabirakok ia irabazi egin zion. Alberto Molinaren emakumeak sailkapenaren erdian daude bederatzina garaipen eta porrotekin.
LEHENENGO ERREGIONALACentro Salmantino 77-84 AnbotopekoTabirako 47-58 Barrena BerriTxurdinaga 52-84 Julza Zaldua
Rover taldeak Mungian jasandako porrotagaz zaldibartarrak lider ipini dira.
BIGARREN ERREGIONALAPaules 22-67 Julza Zalduak
Aurreikusi zitekeen garaipena lortu zuen Zalduak orain arteko 15 partiduak galdu dituen Paulesen kontra. Zaldua laugarren dago.
ERRUGBIA
EUSKAL LIGA (gizonak)Elorrio 24-0 ArrasateEUSKAL LIGA (emakumeak)Cons. Rivago 34-42- Durango Arrasate