Abadiñok galdu egin du eta Zaldi Baltzak liderra garaitu du

Anboto 2010ko ots. 15a, 12:16

Elurtearen ondorioz urtarrilean atzeratutako partiduak jokatu dituzte asteburuan.

Elurtearen ondorioz urtarrilean atzeratutako partiduak jokatu dituzte asteburuan. Abadiñok 3-1 galdu du Rey Ardid sailkapenean azkenengo zegoenaren kontra. Orain Rey Ardidek gainditu egin ditu sailkapenean eta abadiñarrak zazpigarren tokira jaitsi dira, jaitsiera postura, hain zuzen (azkenenego laurak jaitsiko dira). Puntu batera dute salbazioa. Liga zein estu dagoen islatzen duen datu bat: Abadiñok puntu eta erdira du igoera postua. Goren Mailan Zaldi Baltzak Conteneo liderra menderatu du. 2,5 puntu batu dituzte elorriarrek eta azken postua utzi eta azken aurreko kokatu dira. Zaldi Baltza Dk, barriz, 0-4 galdu du Conteneo Cren aurka.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!