Abadiñarrak bederatzigarren txapela du honakoa. Zornotzako Jauregibarrian egokitutako zirkuituan lokatza, hotza eta euria izan ziren nagusi. Ivan Fernandez arabarra gailendu zen gizonezkoetan.
Abadiñarrak bederatzigarren txapela du honakoa. Zornotzako Jauregibarrian egokitutako zirkuituan lokatza, hotza eta euria izan ziren nagusi. Ivan Fernandez arabarra gailendu zen gizonezkoetan.
Cristina Petitek bere palmaresa puzten jarraitzen du. Domekan Zornotzan irabazitako txapelagaz, dagoeneko bederatzi bider izan da Euskadiko Txapeldun. 7.120 metro zituen ibilbideak, eta berez, Vanesa Pacha nafarra izan zen nagusi. Baina honek titulurako aukerarik ez zuenez, Petitek jaso zuen txapela, bigarren postuan geratu baitzen.
Gizonezkoetan, bestalde, Ivan Fernandez arabarrak jantzi zuen txapel beltza, joan zen urtean lortutako titulua defendatuz.