Aramotz lasterketako ibilbidea moldatu dute

Anboto 2010ko ots. 10a, 13:32

Mugarrekolandan ipini ohi zuten anoa-postua Marmolako harrobietara lekualdatuko dute.

Maiatzaren 30ean korrituko den Aramotz mendi lasterketak aldaketa bat izango du ibilbidean. Mugarrekolandan ipini ohi zuten anoa-postua Marmolako harrobietara lekualdatuko dute. Aldaketa honekin "desatsegina" den tramu bat kenduko dute, Durangalderako ikuspegiak dituen beste bategatik. Mugarrekolandatik igarotzen segituko dute korrikalariek, baina anoa-postua "toki erosoago batean" kokatuko dute antolatzaileen esanetan. Horrez gainera, gazteen agn zaletasuna sustatu asmoz, aurten lehenengoz 23 urtez azpiko kategoria egongo dela jakinarazi dute. Ibilbide laburragoa izango dute maila horretako parte-hartzaileek. Urtemondora iristean, Belatxikietarantz hartuko dute. Handik helmugara zuzenduko dira. Nagusien mailan 27,7 kilometro izango ditu Aramotz lasterketak. Desnibel postiboa 1.725ekoa da eta 48ko zailtasun koefizientea du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!