Euskadiko Kross Txapelketa jokatuko dute igandean

Anboto 2010ko ots. 12a, 08:03

Cristina Petitek irabaztea du helburu, baina onartu duenez \"lehiakortasun handia\" dago.

Cristina Petitek irabaztea du helburu, baina onartu duenez \"lehiakortasun handia\" dago. Igandean, otsailaren 14an, Euskadiko Kross Luzeko Txapelketa jokatuko dute Zornotzan. Cristina Petite abadiñarrak zortzi bider irabazi du txapelketa hori eta aurten ere txapela janztea du helburu. Badaki, ordea, konpetentzia handia izango duela: \"Ni ere pixkaren bat jaitsita nago eta hainbat korrikalari sasoian daude. Leire Medina eta Birginia Berasategui, besteak beste, aurrean ibiliko dira\". Eguraldiak ere izan dezake zerikusia abadiñarraren errendimenduan: \"Eguraldi onagaz gusturago ibiliko naiz eta euria egiten badu gehiago sufrituko dut\". Bestalde, hilaren 20tik 21erako asteburuan Espainiako Txapelketan lehiatuko du Santutxu taldeagaz. Aron jokatuko dute txapelketa. Iaz bigarren geratu ziren Bartzelonaren atzetik. Aurten ere indartsu dabiltza bartzelonarrak, baina \"gu gurea egiten eta sustoren bat ematen saiatuko gara\", azaldu du Petitek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!