Asteburuko kirol emaitzak

Anboto 2010ko ots. 8a, 12:56

Eskualdeko futbol, saskibaloi eta errugbi taldeek izandako partiduetako emaitzak.

FUTBOLA HIRUGARREN MAILA Lagun Onak 2-1 Durangoko Kulturala Beasainek eta Zamudiok ere galdu egin dute eta ondorioz, galdu arren, play off postuetan darrai Kulturalak. Portugaletek 0-2 irabazi dio Laudiori eta hirugarren kokatu da. OHOREZKO MAILA Gurutzeta 3-0 Berriz Jaitsiera postua hiru puntura du Berrizek. LEHENENGO ERREGIONALA (gizonak) Umore Ona 0-1 Elorrio Iurretako 6-1 Etxebarri Zaldua 0-0 Berriatuko Elorrio eta Iurretako bigarren eta hirugarren daude sailkapenean. Zaldua taula erditik behera dago. BIGARREN ERREGIONALA Abadiño 2-2 Amorebieta B HIRUGARREN ERREGIONALA Lekeitio B 4-2 Ezkurdi Zorrontzako 1-0 Extremeño Berriz B 1-2 Derio B Elorrio B 0-0 Itugarpe Berriz Bk galdu egin du ustekabean Derio B azken aurrekoaren kontra eta Busturia eta Zorrontzako urrundu egin zaizkio sailkapenean. Berriztarrak hirugarren daude eta zortzi puntura dute bigarren postua. LEHENENGO ERREGIONALA (emakumeak) Arratia 2-0 Iurretako Iurretakok ezin izan du sorpresarik eman. Arratia bigarren postuan dago eta Iurretako azken laugarren. BIGARREN ERREGIONALA (emakumeak) Elorrio 2-0 Berrio-Otxoa B Elorrio laugarren dago sailkapenean ARETO FUTBOLA OHOREZKO A MAILA Sasikoa 1-1 Sestao Sasikoak azkenengo postuan segitzen du, baina azken asteetan suspertu egin dira eta salbazioa urrago dute. EUSKAL LIGA Petronor 5-3 Kurutziaga Ikastola Sasikoa 5-7 Ortziri Eskualdeko talde biak estu dabiltza, ez jaitsiera postuetan, baina nahikoa gertu. GOREN MAILA Mallabia Bastida 6-2 Meatzari B Jardunaldi ona izan da mallabiarrentzat. Altamirak eta Askartzak galdu egin dute eta sendotu egin dira bigarren postuan. Orain hiru puntuko aldea ateratzen die talde biei. LEHENENGO ERREGIONALA Saltzaileak 3-2 Abadiñoko Gaztetxie Presion Break 7-3 Iturritxu Abadiñoko Lagun 4-0 Freunde Berrizko taldeak arerio zuzenari irabazi dio eta hirugarren postuan indartu da. Abadiñoko Lagunek ere aurreratu egin du Iturritxu eta laugarren kokatu dira Presion Breakengandik puntu batera. BIGARREN ERREGIONALA Mendibeltz 3-2 Begoñazpi Zerbezotxo 1-4 Kurutziaga B Mendibeltzek garaipen garrantzitsua lortu du liderraren kontra. Batetik, Usansolo gainditu du sailkapenean eta bigarren kokatu da; bestetik, Begoñazpi liderra puntu bakarrera du orain. SASKIBALOIA LEHENENGO MAILA (gizonak) Tabirako 69-60 San Ignacio Bolada onean dago Tabirako. Hiru garaipen daramatza segidan eta laugarren dago. Hala ere, oraindik gogor borrokatu beharko du igoera fasean sartzeko, sei talde garaipen biren barruan daudelako. LEHENENGO MAILA (emakumeak) Gernika 59-53 Tabirako Bi garaipen zeramatzaten segidan, baina asteburuan galdu egin dute Gernika indartsuaren kontra. BIGARREN ERREGIONALA Julza-Zaldua 60-29 Salesianos Zaldibarko taldeak hirugarren garaipena lortu du erreskadan eta orain laugarren dago ERRUGBIA EUSKAL LIGA (gizonak) Arrasate 25 -27 Durango Ilarduya Elorrio 8-36 Bera Bera B Datorren asteburuan derbia jokatuko dute Durango Ilarduyak eta Elorriok
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!