Europako Txapelketan parte hartuko du Petitek

Anboto 2010ko ots. 2a, 12:13

Santutxu taldeagaz lehiatuko da domekan Bilboko zita garrantzitsuan.

Santutxu taldeagaz lehiatuko da domekan Bilboko zita garrantzitsuan. Cristina Petite abadiñarrak Europako kluben arteko txapelketan parte hartuko du, Santutxu taldeko kide legez. Bilbon ospatuko da lasterketa garrantzitsu hau, eta azkenean abadiñarra ere bertan izango da. Bere taldekideak honakoak izango dira: Bouchra Chaabi, Iris Fuentes Pila, Irene Alonso, Dolores Pullido eta Leire Medina. Virginia Berasategik ere aukerak zituen, baina arazo fisikoen ondorioz Petitek hartu du lekua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!