Eskualdeko xake taldeen emaitzak

Anboto 2010ko ots. 2a, 08:08

Durangoko Larrasoloeta xake taldekoek asteburuan Durangaldeko ordezkariek izandako emaitzak bidali dizkigute.

Durangoko Larrasoloeta xake taldekoek asteburuan Durangaldeko ordezkariek izandako emaitzak bidali dizkigute. Hona hemen, mailaz maila.

Euskal Liga:

Orvina B -Abadiño 2,5-1,5 Abadiñok emaitza honekin taularen erdian jarraitzen du. Hasiera batean ez dirudi maila mantentzeko arazorik izango duenik. Aldi berean, mailaz igotzea zaila du, nahiz eta sailkapen burutik 3 puntura besterik ez dagoen konpetentzia gogorra dago maila honetan.

Lehentasunezkoa:

Larrasoloeta A - Zaldi Baltza A 3-1 Durangaldeko derbi honetan durangoko taldea irten zen garaile. Durangoko taldearentzat emaitza oso ona, taulako azken postuetatik urruntzen baitu. Elorriok bere aldetik garaipenaren beharra zuen taulan oso atzeratua baitago. Hemendik aurrera eta geratzen diren txandetan emaitza onak ateratzeko beharrean dago mailari eusteko.

Lehen maila:

Sestao C - Larrasoloeta B 3-1 Txanda honetako helburua berdinketa lortzea zen. Hurrengo 2 txandak garrantzitsuak izango dira talde honentzat mailari eusteko eta emaitza onak eskuratzeko beharrean daude liga amaiera nahiko gogorra baitute.

Bigarren Maila:

Zaldi Baltza B - Abadiño B 3-1 Erandio C - Larrasoloeta C 0,5 - 3,5

Hirugarren Maila:

Endroke C -Zaldi Baltza D 3-1 Larrasoloeta D - Portugalete C 0-4
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!