DRTk huts egin zuen etxean Vigoren kontra

Anboto 2010ko ots. 2a, 10:41

Maila mantentzeko borrokan Durango Ilarduyak galdu egin zuen Vigoren kontra (3-15). Galiziarrek aurrea hartu diete sailkapenean.

Maila mantentzeko borrokan Durango Ilarduyak galdu egin zuen Vigoren kontra (3-15). Galiziarrek aurrea hartu diete sailkapenean. Egutegian gorriz markatuta zuten DRTko gizonek joan zen domekako (urtarrilak 31) partidua. Beheko postuak ekidin guran dabiltzan talde bi lehiatu ziren Arripausuetan. Bientzat oso garrantzitsua zen garaipena eta kanpokoek irabazi zuten. Ondorioz, Durango Ilarduya azkenaurreko geratu da 13 punturekin. Eibar bakarrik dute atzetik 11 punturekin. Vigok aurrea hartu die eta azken laugarren postura igo dira (16 puntu). Durangoko taldeak Getxo Artearen zelaian jokatuko du hurrengo neurketa. Getxo beste arerio zuzen bat da. Irabaziz gero gainditu egingo lituzkete sailkapenean. Euskal Ligan Durango Ilarduyak 6-3 irabazi zion Gaztediri. Elorriok ere garaipena lortu zuen etxetik kanpora Kantabriako Unibertsitatearen kontra (12-26). Azken partidu hori euriak eta zelai astunak baldintzatu zuten. Elorriarrak 0-5 aurreratu ziren, baina kantabriarrek buelta eman zioten markagailuari (7-5). Ondoren, atsedenaldira iritsi aurretik, beste entsegu bana lortu zuten (12-12). Gorka Gerediagak lortu zuen eskualdekoen entsegua. Bigarren zatian zelaia gehiago lokaztu zen. Elorrio hobeto moldatu zen egoerara eta merezita irabazi zuten partidua. Azkenik, emakumeetan Durango-Arrasatek 46-0 jipoitu zuen Eibar. Orain hirugarren daude sailkapenean Getxo liderraren eta Gaztediren atzetik.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!