Petitek ordezkatzen zuen Santutxuk zortzigarren amaitu du

Anboto 2010ko ots. 8a, 10:13

Kluben arteko Europako Txapelketa jokatu dute asteburuan Bilbon. Cristina Petetik 48. amaitu du. Bere taldea, Santutxu Atletismo Taldea, zortzigarren geratu da.

Kluben arteko Europako Txapelketa jokatu dute asteburuan Bilbon. Petetik 48. amaitu du. Bere taldea, Santutxu Atletismo Taldea, zortzigarren geratu da. Bilbon atondutako zirkuituan Madrilgo Bikila taldea izan da Europako Kluben arteko Txapelketako txapeldun. Iaz hirugarren geratu ziren madrildarrak. Gizonetan lehenengo eta bigarren geratu dira Bikilako atleta bi: Alemayehu Bezabeh eta Ayad Landassen, hain zuzen. Emakumeetan Almitu Bekelek irabazi du; Belaynesh Olijira izan da bigarren eta Karoline Bjerkeli hirugarren. Cristina Petite abadiñarra 48. geratu da, irabazlearengandik ia lau minutura. Cristina Petitek ordezkatzen zuen Santutxu atletismo taldea berria, zortzigarren geratu da azken sailkapenean. Sailkapena osatzerako orduan talde bakoitzeko lau atleta onenen denborak hartzen dira kontuan. Petite taldeko bosgarren atleta onena izan da eta, beraz, bere denbora ez dute kontuan hartu. Bouchra Chaabi, Irene Alfonso, Iris Fuentes-pila eta Leire Medinaren denborek eman diote Santutxuri zortzigarren postua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!