Zabalak bakarrik irabazi du asteburuko jardunaldian

Anboto 2010ko ots. 1a, 09:00

Asteburu txarra izan da honakoa binakako txapelketetan parte hartzen ari diren Durangaldeko pilotarientzako. denek galdu egin dute, Ibai Zabalak izan ezik.

Asteburu txarra izan da honakoa binakako txapelketetan parte hartzen ari diren Durangaldeko pilotarientzako. Denek galdu egin dute, Ibai Zabalak izan ezik. Hain zuzen ere, Zabalak Asier Berasaluze eta Iñaki Larrinagaren aurka jokatu zuen barikuan, bigarren mailakoan. Arretxegaz batera, 22-11 irabazi zuen berriztarrak. Asierrek eta Iñakik ez dute oraindik punturik lortu txapelketan. Lehen mailako txapelketari dagokionez, Pablo Berasaluzek ere galdu egin zuen Beginogaz, Titin-Paskual bikotearen aurrean. Partidu nahiko orekatua joan arren, markagailuan ihes egin eta 22-15 izan zen azken emaitza. Pablok eta Aritzek egoera gatxean daude, hiru neurketa galduta eta bat bakarrik irabazita.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!