Berriz Bk eta Iurretakok atzeratutako lehiak jokatuko dituzte

Anboto 2010ko urt. 26a, 12:01

Bihar, urtarrilak 28, Berriz Bk atzeratutako lehia jokatuko du Ermua Bren zelaian. 19:30ean hasiko da neurketa.

Bihar, urtarrilak 28, Berriz Bk atzeratutako lehia jokatuko du Ermua Bren zelaian. 19:30ean hasiko da neurketa. Bestalde, emakumeetan, Iurretakok Peña Athletic jasoko du ostegunean. Neurketa 20:00etan hasiko da. Abadiñok Bermeon jokatu beharreko partidua ere bertan behera utzi zuten urtarril hasieran elurraren ondorioz. Partidu hori otsailaren 2an jokatuko dute, 19:45ean hasita. Azkenik, areto-futbolean Durangoko Kulturalak ere badu atzeratutako lehia bat. Urtarrilaren 31n jokatuko dute Erandioren etxean (11:10ean hasiko da).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!